Nortzuk dira?

Green Valley Reggae musika egiten dueen Gasteizko talde bat da. Sei musikari osatzen dute, arabatarrak eta kataluniarrak. Haien musikarekin gizartean ematen diren bidegabekeriei hots ematen eta haien mezu baikorra mundu osoan zabaltzen saiatzen dira, gizartean kontzientzia soziala esnatzeko asmoz.

HISTORIA:

2001. urtean Ander Valverdek Green Valley osatu eta Gasteizen kontzertuak ematen hasi zen. Jendearen onarpena ona zela ikusitakoan, 2006. Urtean Bartzelonara joan ziren zorte bila. 2007an beraien bigarren maketa grabatu zuten “Inmigrantes” izenekoa. Horren ondorioz, estatu osoan kontzertuak ematen hastea lortu zuten. Haien lehen diska, 2010. Urtean argitaratzen dute, “En tus manos”. Izen honek bizi garen mundua gizarte kontzientziaren bidez aldatzeari egiten dio errefeentzia. 2012an bigarren diskak argia ikusten du. “La voz del pueblo”. Diska honek begirada kritikoa du bizi garen gizarteari buruz. 2014. urtean beraien hamargarren urteurrena ospatzen dute, eta modu ezinhobean egiten dute, beraien hirugarren lana argitaratuz. Honen izena, “Hijos de la tierra”, talde moduan sendotzea lortu zuen Espainia mailan. 2016an beraien azken diska ateratzen dute. “AHORA” izenekoa, eta honetan haibat musikarien elkarlana lortzen dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Follow by Email