Nortzuk dira?

En Tol Sarmiento (E.T.S.) Iekoran (Arabar Errioxa) sortu zen 2005. urtean.18 urte baino gutxiago zituzten eta musikaren inguruan ideia argirik ez. Taldearen hasierako egitura hurrengoa zen; bi kitarrista, Iñigo Etxezarreta eta Ruben Campinun, eta baterian Floren Diaz.2006 eta 2007 urteren artean Arabar Errioxan kontzertuak ematen hasi ziren eta Bujo tronpeta-jolea ezagutu zuten.2009. urtean Lucas sartu zen taldean, tronboia esku artean zuelarik, taldeak gaur egun mantentzen duen egitura finkatuz. Arrazoi profesionalengatik, 2011an Bujok taldea utzi behar izan zuen eta bere lekua Rubén Terreros tronpetajoleak hartu zuen. Aipatu beharra dago, 2009 eta 2010. urteetan zehar Luko saxofoi-jolea taldean egon zela, baina Bujoren antzera, arrazoi pertsonalak zirela medio, taldea utzi behar izan zuen. .

HISTORIA:

2012. urtean “Hacia la Luna” diskoa grabatu zuten. Taldeak, Baga-Biga diskoetxearekin hasi zen lanean eta aldi berean, E.T.S.-ren abestiak Euskal Herri osotik hasi ziren entzuten. Beste alde batetik, kontzertu asko hasi ziren jotzen Arabar Errioxatik kanpo, zuzeneko indartsu eta alaitsu bat eskainiz. Jarraitzaileak pixkanaka-pixkanaka lortzen hasi ziren, batez ere gazteen artean.Bi urte geroago, 2014. urtean, Zure Mundua izeneko hirugarren lana grabatu zuten. Taldea izena hartu eta jarraitzaile kopurua handituz joan zen.2015ean, Gasteizen ospatutako Araba Euskaraz egunerako abestia E.T.S.-k konposatu zuen. Urte berean, taldeak Beldurrik ez laugarren lana grabatu zuen. Disko motzagoa, soilik euskaraz eta rockeroagoa. Bi urteetako bira eskaini ostean, 2017an Ametsetan lana argitaratzen du taldeak. Proiektu honek bi atal izango ditu. Alde batetik, 2017ko Gasteizko jaietan 10.000 pertsonen aurrean grabatutako zuzeneko disko bat eta DVDa. Bestetik, taldearen bizitza azaltzen duen 55 minutuko dokumentala. Beraz, Ametsetan lanarekin, ETSk bere 12 urteko historiaren errepasoa egiten du. Taldeak puntu eta jarrai bat iragarri zuen erronka musikal berrietan murgiltzeko asmoz.2019ko abenduan En Tol Sarmientok bere seigarren lana aurkezten du, Aukera Berriak.Lan honekin taldeak bi urte lehenago iragarritako aldaketa gauzatuko du. Aukera berriak lan serioa, exigentea, modernoa eta heldua da. Aurrekoekin konparatuz salto kualitatibo bat nabaritzen da, izan ere, produktore batekin lantzen duten lehenengo diskoa da. Hori dela eta, bai musikan, bai letran, detailerik txikiena ezin hobeto zainduta egoteaz gain, taldea estilo berriak probatzera ausartu egin da. Gaur egun, taldea bere azken lana aurkezten ari da eta Euskal Herrian jarraitzaile gehien mugitzen duen taldeetariko bat bilakatu da..

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Follow by Email