NORTZUK GARA?



2020/2021-eko promozioko Egibide Jesus Obrero-ko automatizazio eta robotika industrialeko goi mailako graduko ikasle talde bat gara.

Kaixo Mundua lehiaketan parte hartzeko, helburu sozial eta kolaboratiaboarekin web-orri hau sortzea erabaki dugu.

Gure web-orrian musika taldeei buruzko informazioa (kontzertu, elkarrizketak, etab..) eta taldeen eta aretoen arteko kontaktua errazten dugu.

Hemen musika zuzenean eskaintzen duten Arabako kontzertu aretoen agenda eguneratua ikus dezakezue.

Zuzeneko musikaz gozatzea gustoko duzu? Gure web-orria kontsultatuz lor dezakezu.

Areto bat izugarri gustatzen zaizu? Lasai, edozein aretoko agenda osoa ikus dezakezu.

Talde bat ikusteko irrikitan bazaude, haien kontzertuen berri izan eta datu esanguratsuenak irakur ditzakezu.

Asteburu honetan ez dakizula zer egin? Gure web orriko egutegia begiratu, eta behar duzun informazio guztia lortu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Follow by Email